ERREZETAK



MUESLI ETA GAZTA HOSTOPILA



OSAGAIAK 2 PERTSONARENTZAT
  • gazta freskoa
  • sagar dultzea edo irasagarra
  • intxaurrak
  • mugurdi, andere-mahats edo marrubi mermelada
  • panela
  • menta hostoak (aukeran)
  • 80 gr muesli (frutaduna, hobeto)
  • 40 gr gurin


Ipini mueslia ehogailuan eta eho. Berotu gurina eta nahasi ondo muesliarekin. Banatu mueslia oinarririk gabeko bi moldeetan eta zanpatu trinko geratu arte. Ipini muesli gainean xerra 1 gazta eta, gainean, beste xerra bat sagar dultze. Honen gainean, ipini intxaur batzuk eta, azkenik, beste xerra bat gazta. Bota panela pixka bat gainetik eta erre erregailu baten laguntzaz (erre gabe ere ondo gelditzen da).
Zerbitzatzeko orduan, kendu moldea eta ipini ondoan koilarakada bat mermelada. Nahi izanez gero, dekoratu menta-hostoekin.


ZERBAK PATATA ERREETAN


OSAGAIAK
Pote 1 zerba (egosiak)
4 patata handi
Tipuleta 1
Azenario 1                      
2 baratxuri
Gazta birrindua
Piperrauts gozoa
Bexamela

Erdibitu patatak luzetara. Egin mozketa batzuk patataren mamian, arinago erre daitezen. Ipini laberako erretilu batean. Bota gatza eta olioa gainetik, eta egin 45-60 minutuz 200ºtan. Bitartean, txikitu ondo tipula eta azenarioa, eta frijitu. Pasatu zerbak ur-txorrotatik, xukatu eta bota zartaginera. Bota gatza eta egin su txikian.
Patatak eginda daudenean, hustu (ez apurtu azala, geroko beharko duzu eta) eta nahasi mamia zerbekin. Gorritu baratxuriak xerratan moztuta eta gehitu piperrautsa sutatik kanpo. Nahasi zerbekin eta gehitu bexamela, dena ondo nahasiz. Bete patata-azalak nahasketarekin, bota gazta gainetik eta gorritu labean.

                INDABA ZURIAK NAFARTAR ERARA


OSAGAIAK
Indaba zuriak
Tipula 1
Azenario 1
Piper berde 1
Piper gorri 1            
2 tomate
2 baratxuri
2 txorizo fresko
50 gr urdaiazpiko ondua (txikituta)

Ipini indabak egosten tipula, azenario, baratxuri eta piperrekin (txikitu gabe, beranduago lapikotik atera ahal izateko), eta tomate txikituekin. Egosten hasten direnean, gehitu 8 koilarakada olio, gatza, txorizoak eta urdaiazpikoa. Estali lapikoa eta egosi indabak eginda egon arte. Atera barazkiak eta zerbitzatu.

                  HARAGI -BOLAK GALEPER ARRAUTZEKIN
OSAGAIAK
½ kg txahalki eta ½ kg txerriki (txikituta)
2 dozena galeper arrautza
Tipuleta 1
Piper berde 1
Baratxuri 1
Irina                      
Arrautza 1
Piperbeltz zuria
Tipula 1
Txakolin zuria

Egosi arrautzak, zuritu eta gorde. Saltsarako: txikitu tipula eta frijitu. Gehitu gatza eta egin 15-20 minutuz su txikian. Gehitu irina, txakolina eta salda edo ura. Egin 8-10 minutuz eta birrindu irabiagailuarekin. Iragazi eta gorde. Haragi-boletarako: txikitu tipuleta, baratxuria eta piperra, eta nahasi okelekin. Bota gatza eta piperbeltza, eta gehitu arrautza. Nahasi ondo eta egin bolak, erdian galeper arrautza bat sartuz. Pasatu irinetik eta frijitu. Ipini saltsa gainean eta egin dena 4-5 minutuz.
 



AJOARRIEROA, piperrak edo bolobanak betetzeko. 
Errezeta honekin pikillo piperrak eta bolobanak bete ahal dira. Izugarri gozoa!

OSAGAIAK

- 400 gr bakailao-apurrak, gatzgabetuak

- koilarakada 1 txorizero-mamia
- 2 pikillo piper
- 2 baratxuri




- 4 koilarakada etxeko tomate

- betetzeko pikillo piperrak edota bolobanak




Frijitu baratxuriak xerratan moztuta. Gorde. Olio berean, frijitu bakailaoa 10 minutuz, su txikian. Gehitu tomatea, piperrak zatituta, txorizeroa eta frijitutako baratxuriak. Nahasi eta egin beste 10 minutuz. Ajoarrieroa oso lodi gelditzen bada, esne pixka batekin arindu daiteke.



KREPEAK

OSAGAIAK

-         Orea egiteko: 100 gr irin, edalontzi txiki bat esne, 3 arrautza, koilarakadatxo 1 gurin, gatza.
-         Bexamela


-         Nahi den betegarria (oilaskoa, okela, atuna, barazkiak …)

-         Gazta birrindua

 


Nahasi orea egiteko osagaiak eta sartu hozkailuan 30 minutuz edo.  Aukeratutako betegarriari gehitu koilarakada batzuk bexamel  eta nahasi. Egin krepeak zartagin ertain batean gurin pixka batekin (gutxi gorabehera burruntzalitxo bat = krepe bat). Bete krepeak eta biribildu. Estali bexamelarekin, bota gazta eta gratinatu.



GAXUXA ARROZA

OSAGAIAK

-          3 kikaratxo arroz
-          Txorizo fresko baten okela
-          100 gr hirugihar, zatituta
-          Tipuleta 1
-          ilarrak
-          10 oliba berde eta 10 beltz
-          4 koilarakada etxeko tomate


Frijitu tipula, hirugiharra eta txorizoa. Gehitu arroza eta egin 5 minutuz. Gehitu tomatea, olibak, ilarrak, ura (arroz kantitatearen bikoitza) eta gatza. Egin 20 minutuz eta zerbitzatu.



QUESADA PASTELA

OSAGAIAK

-          150 gr gazta fresko
-          4 arrautza
-          2 edalontzi esne
-          2 jogurt natural
-           edalontzi 1 panela
-          Limoi baten azala


-          Edalontzi 1 irin

-          Edalontzi 1 esnegain likidoa
-          gurina



Arraspatu limoiaren azala eta nahasi gazta eta panelarekin. Gehitu esnegaina, esnea eta jogurtak. Irabiatu ondo. Gehitu gorringoak eta nahasi. Altxatu zuringoak eta gehitu kontuz. Gehitu irina pixka bat gatzarekin. Koipeztatu laberako ontzi bat gurinarekin eta irineztatu. Ipini nahasketa ontzian eta sartu labean (175º / 90 minutuz). Eginda dagoen ziurtatzeko sartu orratz bat: garbi ateratzen bada, eginda dago.***gainazala gehiegi gorritzen dela ikusten badugu, estali laberako paper koipeztatu batekin. Quesada epel zerbitzatu ahal da, esnegain edo txokolateaz lagunduta.
 



SURIMI HANBURGESAK
OSAGAIAK
2 patata (ertainak)
2 tipuleta
baratxuri 1
belar finak
pote 1 surimi (300 gr)      
gatza
arrautza 1
Ibarrako pipar 1 edo  2
irina

Zuritu patatak, zatitu eta egosi  uretan, gatzarekin. Atera lapikotik eta zapaldu sardexka batekin.
Mortero batean, birrindu tipuleta zatituta, baratxuria eta belar finak, ore bihurtu arte. Gehitu patata eta surimia txikituta. Gehitu piparra txikituta eta arrautza irabiatua. Nahasi ondo eta utzi hozkailuan 30 minutuz.
Egin bolak eta zapaldu eskuarekin, hanburgesa itxura emanez. Pasatu irinetik eta frijitu olio ugaritan gorritu arte. Ipini sukalderako paperean gehiegizko olioa galtzeko. Zerbitzatu entsalada batekin.

                                          OKELA PASTELA
 OSAGAIAK
2 oilasko papar
¼ kg york urdaiazpiko        
2 arrautza
Baratxuri 1, gatza, piperbeltz zuria, perrexila eta gazta birrindua

Txikitu paparrak, york eta baratxuria haragia txikitzeko makinan. Jarri bol batean eta gehitu arrautzak, gatza, piperbeltza eta perrexila. Nahasi ondo. Ipini mikrouhin laberako kristalezko ontzi batean eta zabaldu ondo. Estali gaztarekin. Sartu mikrouhin labean 15 minutuz.

                                         ETXEKO PUDINA
OSAGAIAK
½ l esne (osoa izan behar da)
limoi azala
kanela-zotz 1
100 gr ogi (aurreko egunekoa)        
150 gr panela
4 arrautza
karamelua (aukeran)
txokolate beltza (urtua, esne edo ur pixka batekin)
esne-gain harrotua

Ipini esnea lapiko batean eta gehitu limoi azala eta kanela. Irakiten hasten denean, kendu sutatik eta estali trapu batekin. Utzi epeltzen.
Irabiatu arrautzak indarrez eta gehitu panela. Segitu irabiatzen ondo nahasi arte. Gehitu esne epela (kanela eta limoi azala kenduta) eta nahasi. Gehitu ogia zatitan eta nahasi ondo. Ogia ondo bustitzen den bitartean, berotu labea (180º).

Nahi izanez gero, egin karamelua eta zabaldu pudinerako ontzi batean. Ipini ogi nahasketa eta jarri laberako azpil batean urarekin (Maria bainutan). Egin 40-45 minutuz. Eginda dagoen ikusteko, sartu orratz bat.
Zerbitzatzeko orduan, apaindu esne-gaina eta txokolatearekin.

                                 ZINTA ENTSALADA
 OSAGAIAK
300 gr zinta (pasta)
2 baratxuri (birrinduta)
azenario arraspatua
kalabazin erdia                    
150 gr espinaka (egosiak)
125 gr gazta fresko
oliba beltzak
gatza, oliba olioa, piperbeltz zuria

Egosi zintak ohi bezala. Moztu kalabazina tiratan eta frijitu baratxuriekin. Gehitu gatza eta piperbeltza. Al dente dagoenean, gehitu espinakak eta frijitu pixka bat. Ipini dena bol handi batean. Gehitu azenarioa, gazta dadotan, olibak eta egosi dugun pasta. Bota gatza eta piperbeltza gustura, eta txurrutada bat olio. Nahasi ondo eta zerbitzatu.







ARRAUTZAK HIRUGIHAR ETA GAZTAREKIN LABEAN EGINDA

OSAGAIAK (4 pertsonarentzat)
8 arrautza (egosiak)
Tomate frijitua
3-4 xerra hirugihar
Piperbeltza zuria
Gazta-xerrak edo gazta birrindua     


Jarri labea berotzen. Txikitu hirugiharra eta gorritu zartagin batean oliorik gabe. Eginda dagoenean, ipini sukalderako paper gainean gehiegizko olioa gal dadin. Zabaldu tomate frijitu ugari labarako ontzi batean eta gehitu piperbeltza. Gehitu hirugiharra eta, gainean, arrautzak erditik zatituta. Estali arrautzak gaztarekin eta gratinatu.

KANELOIAK ZAINZURI ETA URDAIAZPIKO EGOSIAREKIN
OSAGAIAK

Pote 1 zainzuri
York urdaiazpikoa xerratan
Patea                                                       

Bexamel arina
Gazta birrindua

Zabaldu pate pixka bat york xerratan. Ipini 2 zainzuri eta egin kaneloia. Ipini laberako ontzi batean. Estali bexamelarekin eta gehitu gazta birrindu ugari. Gratinatu.





PATATAZKO BOLAK, GAZTAZ BETEAK

OSAGAIAK
Kg 1 kg patata
gazta birrindua
gatza
olioa                    
irina
2 hosto erramu        


Zuritu patatak, zatitu eta ipini egosten gatza eta 2 hosto erramuarekin. Egosita daudenean, kendu ura eta birrindu patata purea lortu arte. Utzi epeltzen eta egin bolak erdian gazta pixka bat ipiniz. Pasatu irinetatik eta frijitu. Ipini sukalderako paperean gehiegizko olioa galtzeko.


OLO (avena) ETA TXOKOLATE -GAILETAK

OSAGAIAK
230 gr olo-maluta
100 gr irin (bahetuta)
pitin bat gatz
2 arrautza
150-175 gr panela           
koilarakadatxo erdi ½ legamia
150 ml ekilore olio
txokolate beltza


Ipini ontzi batean oloa, irina, panela, legamia eta gatza. Ondo nahasi.  Beste ontzi batean, nahasi arrautzak eta olioa. Jarraian, nahasi ondo-ondo ontzi bietako edukia. Egin bolatxoak orearekin eta ipini laberako azpil batean laberako paper gainean. Zapaldu bolatxoak esku-azpiarekin gaileta itxura emanez. Hartu txokolatea eta egin zatitxoak, pipita modukoak. Ipini 6-7 pipita gaileta bakoitzean, orean sartuta. Berotu labea (180º). Labea bero dagoenean, sartu gailetak eta utzi egiten 10-12 minutuz.
Etxeko gaileta osasungarriak!



ALKATXOFA, HIRUGIHAR ETA URDAIAZPIKO PINTXOA

OSAGAIAK
pote 1 alkatxofa
hirugihar keztua xerratan    
urdaiazpiko txikituta
ogi txigortua                        
arrautza 1
irina
pintxoetarako egurrezko burruntziak  
*oliba olio ona (aukeran)

Moztu alkatxofak erditik eta bota gatza. Pasatu irinetik eta astindu gehiegizko irina. Pasatu arrautzatik eta frijitu gorritu arte. Ipini sukalderako paperean gehiegizko olioa galtzeko.

Berotu plantxa (edo zartagina) eta, oliorik bota gabe,  egin hirugiharra minutu pare batez.

PINTXOAREN MUNTAIA
Hartu burruntzi bat eta sartu alkatxofa erdi bat. Jarraian, sartu xerra bat hirugihar errulo bat eginda.  Igurtzi ogia oliba olio pitin batekin eta epeldu labean edo mikrouhin labean. Ipini pintxoa ogiaren gainean. Dekoratu urdaiazpikoarekin.

OHARRA: nahi izanez gero, zerbitzatu pintxo pitxertxo bat oliba olioarekin, norberak olio-txirristatxo bat pintxo gainetik botatzeko.  Kasu honetan, hobe oliba olioa kalitateduna bada.



 






ERREZETA: BOKEROIAK ARRAUTZA ETA PIPER OZPIN –OLIOAREKIN PINTXOA


- bandeja 1 bokeroi
- 2 arrautza egosita
- piper berdea
- pikillo piperrak
- tipuleta 

- entsaladarako tomatea (zurituta eta haziak kenduta)
- 4 koilarakada oliba olio
- 2 koilarakada ozpin (ona bada, hobeto)  
- gatza               
- ogi txigortua xerratan
- baratxuria
- pote 1 Ibarrako pipar


OZPIN -OLIOA EGITEKO (hobeto bezperan eginda): egin txiki -txiki piperrak, tipuleta eta tomatea. Estali oliba olio eta ozpinarekin. Bota gatza eta gorde hozkailuan.

PINTXOAREN MUNTAIA
Igurtzi ogi xerrak lehenengoz baratxuriarekin eta, gero, tomatearekin. Bota tanta batzuk olio. Ipini gainean bi xerra arrautza; gainean, bi bokeroi eta, azkenik, koilarakadatxo bat ozpin-olio. Ibarrako pipar batekin dekoratuko dugu pintxoa.





BARAZKI BURRITOS
OSAGAIAK BURRITOS EGITEKO (12 bat ateratzen dira)
·  500 gr arto-irina
·  koilarakada 1 legamia
·  150 gr gurin
·  kikara 1 ur (epela)
Pitin bat gatz
·  irina
Mahai gainean, ipini arto-irina, gatza, legamia eta gurina. Nahasi ondo-ondo. Jarraian, egin “sumendi” moduko bat orearekin eta bota ura erdian. Oratu indarrez ore malgu eta leuna lortu arte (behar izanez gero, gehitu ur gehiago).
Burritoak egiteko: hartu zati bat ore eta egin bolatxo batzuk. Pasatu irinetatik eta zabaldu arrabola baten laguntzaz, tortillatxo mehearen itxura emanez. Ipini plantxa (edo zartagina) berotzen eta, oso bero dagoenean, ipini tortillatxoak. Alde bietatik egingo ditugu txigortuta gelditu arte.

OSAGAIAK BETETZEKOA EGITEKO
Letxuga julianan moztuta
Aza gorria (lombarda)  julianan moztuta                        


Entsaladarako tomatea
Gazta xerratan
Perretxikoak edo onddoak
tipula
pikillo piperrak
Saltsaren bat (tomate, napolitana, mostaza…)
Gatza
Piperbeltz zuria
BURRITO 1: Frijitu su ertainean kipula eta piperrak juliana eran moztuta. Bota gatza. Beste zartagin batean frijitu, su bizian, perretxikoak julianan moztuta. Bota gatza. Igurtzi tortillatxoa saltsarekin eta ipini, lerrotuta alde batetik bestera, perretxikoak, kipula eta piperrak, letxuga eta aza gorria. Biribildu tortillatxoa. Zerbitzatzeko orduan hotz badago, epeldu mikrouhin labean.

BURRITO 2: Igurtzi tortillatxoak saltsarekin. Ipini gainean xerra 2 gazta. Ipini gaztaren gainean: letxuga, aza gorria eta tomatea julianan moztuta. Bota gatza eta piperbeltza. Biribildu.




KALABAZA NATILLAK
OSAGAIAK
  • 250 ml esne
  • 3 gorringo
  • 3 koilarakada panela
  • 25 gr arto-irina
  • 150 gr kalabaza             
  •  Limoi 1
  • 2 kanela zotz
  • Panela dekoratzeko
ELABORAZIOA:
Egosi kalabaza 25 minutuz eta egin purea. Irakin esnea limoi azal eta kanelarekin. Utzi epeltzen. Ontzi batean, irabiatu panela, irina eta gorringoak. Gehitu esnea poliki-poliki. Dastatu gozotasuna eta, nahi izanez gero, gehitu panela gehiago. Ipini su ertainean eta utzi loditzen eragiteari utzi gabe. Ez utzi irakiten. Gehitu kalabaza purea eta nahasi ondo. Utzi hozten. Ipini gainetik geruza mehe bat panela eta erre. Utzi hozten giro-tenperaturan.







GARBANTZU ENTSALADA
OSAGAIAK
  • pote 1 garbantzu (egosiak)  
  • piper berde 1 dadotan
  • pikillo piper gorria tiratan
  • Oliba beltzak
  • Entsaladarako tomatea dadotan     
  • tipuleta erdia txikituta
  • Arrautza egosia
  • Ardi edo ahuntz gazta
OZPIN-OLIOA
  • Oliba olioa
  • Sagar ozpina
  • gatza
  • piperbeltza zuria
                                                                                                  
ERREZETA
Ipini osagai guztiak entsaladarako ontzi batean eta nahasi. Ipini pote batean ozpin-oliorako osagaiak. Itxi potea eta astindu indarrez. Bota entsalada gainetik eta zerbitzatu.






BARAZKI HANBURGESA
OSAGAIAK (4 hanburgesatarako)

  • kipula erdia
  • kalabazin erdia
  • azenario 1
  • pote 1 txanpinoi
  • 25 gr kakahuete
  • Perrexila edo beste belar bat(zuk)     
  • gatza
  • piperbeltza zuria
  •  kikara 1 ogi birrindua
  • irina
  • olioa


ERREZETA:

Txikitu kalabazina, azenarioa, kipula, kakahueteak eta txanpi batzuk haragia txikitzeko makinan (makinarik ez baduzu, txikitu eskuz oso mehe utzi gabe). Gehitu gatza, piperbeltza eta perrexila, eta gehitu ogia nahi duzun trinkotasuna lortu arte. Egin bolak eta zapaldu hanburgesa itxura emanez. Pasatu irinetik eta utzi jalkitzen 30 minutuz. Frijitu su ertainean 10 minutuz edo, eta azken bi minutuak su bizian txigortu daitezen.   
 




KUSKUS  ENTSALADA


OSAGAIAK
- pakete 1 kuskus
- brokoli egosia
- pote 1 baratxuri kimuak      
- hirugiharra
- ahuntz gaztaia
- tomate 1 edo 2
- GOZAGARRIA: gatza, olioa, ozpina, piperbeltz zuria eta perrexila


Prestatu kuskusa paketearen jarraibideen arabera. Txikitu hirugiharra eta frjitu oliotan baratxuriekin batera. Zuritu tomatea eta zatitu dadotan.
Ipini kuskusa azpil batean eta gehitu hirugiharra eta baratxuriak, tomatea eta brokolia. Nahasi kontuz. Gehitu gazta dadotan eta ondu entsalada gozagarriaren osagaiekin.


                                                    




OGIZKO  TOSTADAK

OSAGAIAK:
  • Ogia (hobeto, bezperakoa)
  • Esnea
  • Limoi-azala
  • Kanela (hautsetan eta zotza)
  • Azukrea
  • Arrautzak
ERREZETA:
  1. Berotu esnea pare bat kanela-zotzekin eta limoi-azalarekin irakiten hasi arte. Utzi epeltzen.
  2. Zatitu ogia xerratan eta busti irekin duzun esnean.
  3. Arrautzeztatu eta frijitu olio berotan.
  4. Ipini sukalderako paper gainean gehiegizko olioa gal daitezen.
  5. Nahasi azukre eta kanela-hautsa eta hautseztatu tostadak.

                                                  KREMAZKO TOSTADAK:

NAHASKETARAKO OSAGAIAK (bezperan prestatzeko):
  • 1 l esne osoa
  • 4 koilarakada arto-irina
  • 8 koilarakada azukre                  
  • 2 kanela-zotz

  •  limoi-azala                       

  • 3 gorringo
______________
  • Kanela-hautsa + azukrea (nahastuta)
ERREZETA
Nahasi hotzean nahasketarako osagai guztiak eta ipini irakiten su motelean. Eragin etengabe. Nahasketa loditzen denean, mantendu sutan 3-4 minutuz. Koipeztatu plater bat gurinez edo olioz eta ipini nahasketa. Utzi hozten hurrengo egunera arte.
Egin zatiak kremarekin eta pasatu irin eta arrautzetatik. Frijitu olio berotan. Ipini sukalderako paper gainean gehiegizko olioa gal daitezen eta, jarraian, pasatu kanela eta azukrearekin egindako nahasketatik. Hotz jan daitezke edo epelduta mikrouhin labean.







ARROZA ONDDOEKIN

Osagaiak
  • Arroza (ale biribileko arroza)
  • Onddo sikuak
  • 4 koilarakada oliba olio
  • 4 azafrai-izpi (aukeran)
  • 2 tipula ertain, txikituak
  • Ardo zuria edo txakolina
  • Haragi salda edo ura (arroz-kantitatearen bikoitza)
  • Gatza
ERREZETA

Onddoak puskatuko ditugu, dena hur baten tamainako puskatan.

Kazola zabal batean olioa, tipulak eta gatz pixka bat jarriko ditugu. Frijitu su motelean 15 bat minutuan, baina tipulari gorritzen utzi gabe. Xamur gelditu dadila tipula. Orduan, onddoak gehituko ditugu, gazitu eta frijitu daitezela 20 bat minutuz su motelean, askatzen duten zuku gehiena lurruntzen utziz. Ondoren, azafraia eta arroza erantsi eta dena nahasi. Eta gero, ardoa gehitu ondoren, irakin su motelean gehiena lurrundu arte. Gero, salda gehituko dugu, poliki-poliki. Egosi dena su ezti-eztian 20 minutuz.
                
                        


 ERREGE-OPILA

OSAGAIAK 

AMA-OREA:
300 gr irin
45 gr legamia (ogia egitekoa)
200 ml ur


OPILERAKO OREA:


700 gr irin


20 gr gatz


180 gr azukre


220 gr gurin


5 arrautza


60 gr laranja-lore ur (farmazietan aurki daiteke)


limoi eta laranja azala 


azukreztatuko fruituak, gainean ipintzeko





PRESTAERA:


Legamiatua:


Epeldu ura eta ipini bol batean legamiarekin. Nahastu ondo, gehitu irina eta nahastu berriro.


Utzi orea leku epel batean bere tamaina bikoiztu arte, (20-35 minutu inguru).




OPILERAKO OREA:


Ipini irina sumendi baten erara eta, erdian, ama-orea. Gehitu arrautzak,  azukrea eta gatza;  limoi eta laranja azala sumendiaren alde guztietatik.


Osagai guztiak ditugunean, eskuekin osagai guztiak nahastu behar ditugu (20 minutu gutxi gorabehera) eta, ondoren, gehitu gurina. Jarraitu orea lantzen. Oso garrantzitsua da orea ondo lantzea. 


Hasiera batean, orea eskuan itsatsita geratuko zaigu; ez bota inoiz irina, baizik eta jarraitu orea lantzen eskuetatik askatu arte, gutxi gorabehera 25-35 minutu. 


Orea eginda dagonean, utzi pausatzen 15 minutuz. Ondoren, orea landu pixka bat berriro.


Zatitu pisuaren arabera, borobildu masa eta utzi 5 minutuz pausatzen. Jarraian, eman opilaren itxura eta ipini labeko bandejan. Jarri sorpresatxoa barruan eta, gainean, azukreztatutako fruituak. Irabiatu arrautza bat eta margotu opila pintzel batekin. Bota azukrea gainetik eta sartu labean (190º - 20 minutuz).


Eginda dagonean, utzi hozten. Bete nahi badugu, erditik moztu eta gehitu esnegaina, txokolatea edo pastel-krema. Bukatzeko, bota azukre-hautsa.
         



ZAINZURIAK TIPULA MERMELADAREKIN PINTXOA

OSAGAIAK

Latako esparraguak

Pote 1 tipula-mermelada                       

Ogia xerratan

Gazta birrindua


Txigortu ogia. Atera zainzuriak latatik eta utzi ura galtzen sukalderako paperaren gainean. Berotu plantxa eta bota tanta batzuk olio. Egin esparraguak segundu gutxi batzuk, kolore pixka bat hartzeko. Epeldu tipula-mermelada mikrouhin-labean. Igurtzi ogi-xerrak oliba olio birjinarekin (tanta batzuk). Ipini gainean esparraguak eta hauen gainean koilarakadatxo bat tipula-mermelada. Bota gazta gainetik.  



 ZAINZURI PINTXOA SURIMI ETA GAZTAREKIN


OSAGAIAK

Esparraguen puntak

Pote 1 surimi-entsalada


Terrina 1 igurtzeko gazta                                 

Ogia xerratan                                   

Piperbeltza

Limoi 1

Oliba olioa




Txikitu surimia. Nahasi gazta, piperbeltza, limoi-zukua eta tanta batzuk oliba olio. Ziurtatu gatz puntua. Gehitu surimia eta nahasi. Zabaldu nahasketa ogiaren gainean. Ipini gainean esparraguak (hotz edo epel) eta bota gainetik haritxo bat olio.  
 

ZAINZURI ETA URDAIAZPIKO-PINTXOA
OSAGAIAK
Latako esparraguak
Urdaiazpiko ondua                                             
Ogia xerratan
mahonesa

Txigortu ogia eta igurtzi mahonesaz. Ipini gainean zainzuri 1 edo 2 (ogi-xerraren tamainaren arabera). Sartu urdaiazpikoa mikrouhin-labean kurruskari egon arte. Txikitu eta bota zainzurien gainetik.

                      


ZAINZURIAK ARRAUTZAZTATUTA URDAIAZPIKOAREKIN

OSAGAIAK

Lata 1 zainzuri

York urdaiazpikoa xerratan             


Irina eta arrautza
Pote 1 gula oliba oliotan  
Mahonesa




Ipini zainzuri bat york xerra baten gainean eta egin errulo bat. Pasatu irin eta arrautzatik, eta frijitu. Ipini sukalderako paperaren gainean gehiegizko olioa gal dezaten. Berotu gulak.

Zerbitzatzeko: ipini rulo 2 plater batean eta, inguruan, gulak. Zerbitzatu mahonesa ontzi batean.
 

 

HOSTOPILA ZAINZURIEKIN VELOUTÉ SALTSAN
OSAGAIAK
Olata 1 hostopil
Lata 1 zainzuri
Pote 1 ilar (egosiak)                         
Arrautza 1
Gurina
Irina
Azukrea
Piperbeltza
Perrexila

Prestatu hostopilarekin errektangulu bat. Moztu ertzak aizto batekin eta gorde. Irabiatu arrautza eta pintatu errektanguluaren markoa sukalderako brotxa baten laguntzarekin. Estali pintatutako zatia gorde duzun hostopil ertzekin eta pintatu hojaldre osoa. Zulatu hostopila sardexa batekin eta sartu labean 200º / 12 minutuz.

VELOUTÉ SALTSA: Urtu zati bat gurin zartagin batean eta gehitu irina. Gehitu pixkanaka zainzurien latako ura eta gehitu ilarrak. Bota gatza eta piperbeltza, eta utzi egiten 5 minutuz. Bota perrexila.
Ipini hostopila azpil batean eta, gainean, zainzuriak. Azkenik, estali zainzuriak saltsarekin.





                              


ALKATXOFA PASTELA

OSAGAIAK

Pote 1 alkatxofa
Tipuleta 1
4 arrautza
200 ml esne
Gazta xerratan
60 gr gazta, birrindua                 
50 gr tomate natural, birrindua (latakoa)
Koilarakada 2 tomate, frijitua
Koilarakada 2 irin
Koilarakadatxo 1 legamia
Gatza, piperbeltza

Txikitu tipuleta eta frijitu gatz pixka batekin. Gehitu tomate birrindua eta frijitu 3 minutuz edo. Gehitu tomate frijitua, nahasi eta gorde.
Irabiatu arrautzak eta gehitu esnea, gazta birrindua eta irina legamiarekin. Nahasi eta gehitu gorde dugun tomate nahasketa.
Igurtzi olioarekin laberako ontzi bat eta hautseztatu irinaz. Ipini arrautzen nahasketa eta gehitu alkatxofak eta gazta-xerrak zatituta. Bota piperbeltza. Sartu labean (180º- 40 minutu gutxi gorabehera)

Oharra: nahi izanez gero, pernile txikituta ere gehitu ahal zaio arrautzen nahasketari.




 ALKATXOFA PINTXOA



OSAGAIAK

Pote 1 alkatxofa (osoak)
Pernile xerratan                               
Ganba zurituak
Hirugiharra xerratan

Kendu ura alkatxofei.
Zatitu pernile -xerrak erditik eta sartu alkatxofa bakoitzean pernile zati bat eta ganba bat. Bildu hirugihar-xerra batean eta lotu zotz batekin. Frijitu olio berotan  hirugiharra txigortu arte.





ALKATXOFA ARRAUTZAZTATUAK SALTSAN

OSAGAIAK

Pote 1 alkatxofa, bihotzak
8-10 ganba
½ kg almeja
Perrexila
Baratxuri 1
Tipuleta 1                

Erramu hosto 1
Porru erdia
2 koilarakadatxo irin
arrautza
Brandy (aukeran)

Ipini egosten lapiko batean ganben buruak eta azalak, porrua eta erramua. Zaindu gatz puntua. Egosi ordu erdiz edo. Pasatu salda txino batetik eta gorde.
Txikitu baratxuria eta tipuleta, eta frijitu perrexilarekin batera. Gehitu irina, nahasi ondo eta gehitu ganbak. Bota Brandy-a eta nahasi ondo alkohola lurrundu arte. Bota gorde duzun salda. Gorde.

Pasatu alkatxofak irin eta arrautzatik, eta frijitu. Atera sukalderako paperera olioa galtzeko. Sartu alkatxofak gordeta duzun saldan eta utzi egiten su motelean 5-10 minutuz. Minutu pare bat bukatu aurretik, gehitu almejak.








                                 BOLETUS GRATINATUTA BARATXURIEKIN
OSAGAIAK
•    boletus (edo bestelako onddo, perretxiko, txanpiñoiak…)
•    kipuleta
•    3 baratxuri                           
 •    pipermina (aukeran)
•    piperbeltza
•    gazta birrindua


Berotu olioa zartaginean eta gehitu kipuleta juliana eran ebakita. Gehitu baratxuriak txiki-txiki eginda eta frijitu. Gehitu pipermina eta boletus-ak zatitan. Bota gatza eta piperbeltza, eta egin tartetxo batez. Ipini laberako ontzi batean eta, gainetik, zabaldu gazta. Sartu labean (180º) gazta urtu arte.
.
                          OKELA-PASTEL BETEA, BOLETUS-SALTSAREKIN 

OSAGAIAK
•    750 gr okela txikituta
•    2 -3 saltxitxa (freskoak edo egosiak)
•    2 arrautza, egosiak
•    4 xerra york pernile
•    gazta birrindua                                               
 •    perrexila
•    piperbeltza
•    zurrustatxo bat ardo zuri (aukeran)
•    erramu-hosto batzuk
SALTSA
•    katilukada 1 bexamel, ez oso lodia
•    pote 1 boletus
•    gazta birrindua
•    gatza, piperbeltza

Kendu azala saltxitxei, txikitu eta nahasi okelarekin. Bota gatza, ardo zuria eta perrexila. Ondo nahasi ore trinkoa lortu arte. Sartu hozkailuan.
Zuritu arrautzak eta zatitu; egin ezazu gauza bera pernilearekin.
Hartu aluminio-papera zati bat eta igurtzi olio pixka batekin. Zabaldu okela paper gainean eta ipini arrautza, pernile eta gazta birrindua okelaren gainean. Egin errulo bat paperaren laguntzarekin. Ondo batu muturrak, barrukoa atera ez dadin. Jarri laberako ontzi batean eta ipini erramu-hostoak gainean. Bota  gainetik zurrusta bat olio. Sartu labean (170º / 45 minutu). Azken minutuetan bizitu labea okela txigortzeko. 
Saltsa egiteko: ipini osagai guztiak ontzi batean eta birrindu irabiagailuarekin. Berotu eta bota okelaren gainetik.

                                       BOLETUS ETA ARRAUTZA-PINTXOA
 
OSAGAIAK
•    Ogi txigortua
•    Pote 1 boletus (beste edozein onddorekin ere egin daiteke)
•    Piperbeltza                     •    Perrexila
•    Baratxuri 1
•    Eper-arrautzak


Frijitu boletus-ak gatz eta piperbeltzarekin. Gehitu perrexila. Igurtzi ogia baratxuriarekin. Ipini boletus-ak ogiaren gainean. Frijitu arrautzak eta ipini boletus-en gainean. Zerbitzatu bero.







"HORTZHANDI" PIZZA
OSAGAIAK
● pizzaren azpia tomateagaz
● gazta birrindua
● york pernile txikituta.
● hirugihar txikituta
● alkatxofak, erditik ebakita                  
● artoa
● piper gorria, tiratan
● oliba baltzak
● txanpinoi osoak
● ilarrak
● zainzuri-buruak


Berotu labea (220º).
Zabaldu pernile eta hirugiharra pizzaren azpiaren gainean. Estali gaztarekin. Gehitu pixka bat oliba olio (eta oregano nahi izanez gero) eta sartu labean 15 minutuz.

APAINKETA (ikusi argazkia):
Txanpiak = belarritakoak
Alkatxofak = sudurra eta ilea
Piperra = ezpainak
Artoa = hortzak
Zainzuriak eta olibak = begiak
Sartu labean beste 5 minutuz.


                                                               PIRATA PIZZA

OSAGAIAK

  • Pizzaren azpia tomatearekin
  • Gazta birrindua
  • Cherry tomateak, erditik ebakita          
  • Erremolatxa
    Piper gorria tiratan
  • Oliba beltzak, erditik ebakita

Zabaldu gazta pizzaren azpiaren gainean.

APAINKETA (ikusi argazkia):
Cherry tomateak = pirataren zapia / sudurra
Oliba beltza = begia / bizarra
Erremolatxa = partxea eta partxea eusteko tirak / bibotea / ahoa

Sartu labean (180º / 10 minutu).

                                                           MAMUAK PIZZA
OSAGAIAK

  • Pizzaren azpia tomateagaz
  • Atuna, txikituta
  • Gazta birrindua                                          
  • Gazta lontxatan
  • Oliba beltzak

Zabaldu gazta birrindua pizzaren azpiaren gainean.

APAINKETA (ikusi argazkia)

Zabaldu atuna pizzaren gainean. Eman mamuaren itxura gazta-lontxei, galletetarako mamu itxurako molde batek lagunduta edo aizto batekin. Erabili oliba zatitxoak begiak egiteko.
Sartu labean ohiko moduan.







SOLOMOA PANELAK KARAMELIZATUA

OSAGAIAK (4 pertsona)

Txerri solomoa (pieza baten)
Tipuleta edo tipula txirrindolatan moztuta    
Baratxuriak (txiki-txiki eginda)
erramu hosto 1
adartxo 1 ezkai (aukeran)
garagardo 1
panela
patata-purea (aukeran)
piperbeltza
salda edo ura

Bezperan, laberako ontzi batean, ondu solomoa gatza, erramu, ezkai, piperbeltza, tipula, garagardoa eta baratxuriarekin. Gorde hozkailuan.

Hurrengo egunean, ontzi berean, estali aluminio-paperarekin eta sartu labean (190º /40 minutu). Kendu papera, hautseztatu panelarekin, eta sartu berriro txigortu arte. Nahi izanez gero, zerbitzatu patata-purearekin.

*** Beharrezkoa bada, gehitu salda edo pixka bat ur gehiegi ez sikatzeko. 



SAGAR ETA PANELA-GALLETAK (arrautzarik gabe)

*** errezeta beganoa; ona arrautza edota laktosari alergia dietenentzat.

OSAGAIAK
 
Sagar 1
110 gr panela
300 gr irin integral           
90 ml ekilore olioa

Zuritu sagarra eta arraspatu. Gehitu olioa eta nahasi. Jarri irina eta panela ontzi batean, eta gehitu pixkanaka olioa eta sagarraren nahasketa, dena espatula batez nahasten duzun bitartean. Orea trinkotu ahala, baztertu espatula eta erabili eskuak orea egiteko.Orea ondo trinkotuta dagoenean, bota irina enzimera gainean, ipini orea eta jarraitu oratzen eskuz  tarte batez (irina gehitzen joango gara behar ahala).  

Egin bola bat eta, gero, luzatu ogi-barra baten itxura emanez. Batu plastiko baten eta sartu hozkailuan ordu erdiz.

Berotu labea (160º).

Atera orea hozkailutik eta luzatu orea arrabola batez, nahi duzun lodieran. Eman gailletei nahi duzun forma (cortapastas izenekoa erabili ahal dozu). Estali laberako bandeja bat laberako papelarekin eta ipini gailetak. Sartu labean 15 minutuz +- 

Labatik kanpo, ipini hiru koilarakada panela edalontzi baten eta gehitu pixka bat ur, justu bustitzeko beste. Sartu mikrouhin-labean minutu erdiz. Honekin gailletak pintatuko ditugu sukalderako pintzel baten laguntzaz.

TXOKOLATE ZURIA ETA JOGURT-BIZKOTXOA
OSAGAIAK

3 arrautza
220 gr panela
170 gr jogurt
370 gr irin
230 gr txokolate zuri                                           
150 gr gurin
70 gr esne
sobre 1 legamia

Berotu labea (170º). 
Urtu txokolatea eta gurina, eta nahasi esnearekin. Utzi hozten.
Irabiatu arrautzak eta gehitu jogurta ondo nahasiz. 
Nahasi panela, irina eta legamia, eta gehitu txokolate / gurina nahasketa. Ondo nahasi.
Sartu labean 40 mintutuz.

*** Eginda dagoela ziurtatzeko, sartu bizkotxoan orratz bat. Garbi ateratzen bada, eginda dago.











ILARRAK ETA ARRAUTZAK UR IRAKINETAN EGINDA


OSAGAIAK (4 lagun)
400 gr ilar (egosiak)
Pote 1 babatxo frijitua
Tipuleta 1                                     
4 arrautza
Hirugiharra xerratan
Pipergorria edo tomate saltsa (aukeran)

Txikitu tipuleta eta frijitu oliotan. Gehitu babatxoak eta ilarrak. Bota gatza eta utzi egiten minutu pare batez. Banatu ilarrak eta babatxoak lau kaikutan eta estali hirugihar xerrekin. Egin arrautzak ur irakinetan eta ipini hirugiharraren gainean. Nahi izanez gero, platera apaintzeko, pipergorria edo koilarakada bat tomate saltsa bota daiteke arrautzaren gainean.

NOLA EGIN ARRAUTZAK UR IRAKINETAN:
Ipini ura berotzen lapiko zabal batean. Bitartean, hartu sukalderako plastiko zati bat eta ipini kikara zabal batean. Bota tanta batzuk olio eta, gainean, kaskatu arrautza. Egin “poltsatxo” bat plastikoa ondo bihurtuz, eta lotu sukalderako sokatxo batekin plastikoa bihurtu duzun kontrako norabidean.Ura irakiten ari denean, sartu poltsatxoa eta utzi uretan 2-3 minutuz. Atera uretatik, kendu plastikoa eta bota gatza nahi izanez gero. 



ILARRAK BOLOBANETAN
OSAGAIAK
Hostopilezko bolobanak (handitxoak)
Ilar egosiak
Pernile dadotan
Gazta birrindua
2 gorringo                        
Hosto 1 letxuga
Tipuleta 1
250 ml esnegain
Piperbeltza

Txikitu tipuleta eta frijitu oliotan. Gehitu letxugaren hostoa (osoa, txikitu gabe) eta ilarrak. Utzi egiten tartetxo batez eta gehitu pixka bat ur eta gatza. Utzi egiten 5 minutuz gutxi gorabehera. Kendu letxuga-hostoa eta iragazi ilarrak salda gordeaz.
Berotu labea (180º).
Ipini pernile zartagin batean oliorik gabe, eta frijitu bere olioan. Gehitu esnegaina eta nahasi. Bota piperbeltza eta gehitu gazta birrindua. Ondo nahasi gazta urtu dadin.
Ipini gorringoak katilu batean eta gehitu zartaginekoa. Bete bolobanak ilar eta zartaginekoarekin, eta sartu labean (180º / 8 minutu). Gorde dugun salda zerbitzatu daiteke kaiku batean plater honen lagungarri gisa (edo zopa egiteko aprobetxa daiteke). 


ILARRAK PATATA-PUREA ETA URDAIAZPIKOAREKIN

OSAGAIAK  (4 lagun):

  • 600 gr ilar (egosiak)
  • 3 patata
  • Tipuleta 1         
  • 4 galeper-arrautza
  • 4 xerra pernile dadotan

Egosi arrautzak, freskatu eta zuritu. Zatitu arrautzak erditik eta gorde.
Zuritu patatak eta kaskatu. Egosi ur irakinetan (gatzarekin) eginda egon arte. Kendu ura eta pasatu txinotik. Gorde.  
Txikitu tipuleta eta frijitu oliotan su motelean. Gehitu ilarrak eta utzi egiten 5 minutuz.
Frijitu pernilea olio pixa batekin eta gehitu purea. Nahasi ondo. Ipini purea platerean eta gainean ilarrak eta arrautzak. 






...

MARILUZEN BIZKOTXOA

OSAGAIAK
  • 3 arrautza
  • limoizko jogurt 1
  • 2 jogurt pote azukera
  • 3 jogurt pote urun
  • jogurt pote 1 ekilore-olioa    
  • poltsatxo 1 legamia

Jarri osagai guztiak ontzi batean eta irabiatu ondo irabiagailu bategaz. Forratu molde errektangular bat laberako paperagaz eta jarri prestatu dogun orea. Sartu labean 200ºtan lehenengo 5 minutuetan eta jaitsi tenperatura 180ºtara. Itxi egiten 40 minutuz (kontuan hartu labea ezin dala zabaldu denbora-tarte honetan). Eginda dagoen ziurtatzeko sartu orratz bat; garbi ataratzen bada, bizkotxoa eginda dago.






                                                              PASTA GANBAKAZ
Osagaiak (lau lagunentzat):

  •  300 gr pasta
  •  150 gr ganba (zurituak)                   
  •  4 berakatz
  •  Oliba olioa
  •  Perrexila eta gatza


Egosi pasta ohiko moduan. Bitartean, berakatzak txikituko doguz. Oliotan prijidu eta, gorrituta dagozanean, ganbak gehituko doguz. Dena eragin eta, eginda dagozanean, pasta xukatua botako dogu. Gatza eta perrexila, azken hau be ondo txikituta, botako doguz. Eragin apur bat eta zerbitzatuko dogu.
  


                                                          PASTA-ENTSALADA
Osagaiak (4 lagunentzat):

-Nahi duzun pasta mota
-Berakatza (pare bat)
-Lata bat antxoa
-Olibak (beltzak edo antxoa nahiz piperrarekin beteak izan daitezke)
-Hosto batzuk letxuga
-Piper gorri batzuk
-Xerra batzuk hirugihar
-arrautza egosiak (aukeran)

Lehenengo eta behin, pasta egosiko dugu ohiko moduan. Bitartean, antxoak, olibak eta hirugiharra txikituko ditugu. Zatitu letxuga juliana erara. Zartagin batean olioa eta berakatz osoak jarriko ditugu berotzen. Olioa epel dagoenean, hirugiharra bota eta, guztiz frijitu baino lehen, aterako dugu zartaginetik (berakatzak gustua emateko baino ez dira).
Iragazi hirugiharra frijitzeko erabili dugun olioa (guztiz erreta ez badago) entsaladan erabiltzeko.
Aurkezteko modua:
Plateraren hondoan letxuga ipiniko dugu. Nahasi pasta xukatua, iragazi duzun olioa, olibak, antxoak eta hirugihar frijitua, eta jarri letxugaren gainean. Jarraian, antxoa batzuk eta piper gorri zati batzuk jarriko ditugu trabesean platera apaintzeko. Nahi izanez gero, arrautza egosi zati batzuk ere jarri daitezke. Azkenik, perrexil apur bat zabalduko dugu gainetik. 

                                                                PASTA-PASTELA
OSAGAIAK

-1/4 kg pasta (ez erabili pasta luzea, espagetiak edo zintak esaterako)

-100 gr espinaka (egosiak)

-tipuleta 1

-200 gr pernile ondua dadotan          

-4 koilarakada tomate-saltsa                                       

-4 arrautza

-jogurt natural 1

-250 ml esne

-gazta birrindua

-olioa, gatza, piperbeltza



Egosi pasta ohiko moduan. Xukatu eta banatu ontzi bitan (pasta ez itsasteko, bota tantakada batzuk olio eta nahasi). Irabiatu arrautzak esnea eta jogurtarekin, irabiagailua erabiliz. Bota gatza eta piperbeltza, eta irabiatu krematsu gelditu arte. Laberako molde baten, ipini ontzi bateko makarroiak, tomate saltsa eta egin duzun kremaren erdia. Nahasi ondo eta sartu labean ( 180º / 10 minutu). Atera labatik eta gorde geroko.
Xukatu espinakak eta txikitu, eta nahasi gainerako kremarekin eta beste ontziko pastarekin. Txikitu kipula eta frijitu zartagin batean pernilearekin batera. Kendu gehiegizko olioa eta ipini labean prestatu dugun pastaren gainean. Jarraian, ipini gainean espinakekin nahasi dugun pasta eta bota gazta birrindua. Sartu labean ( 180º / 20 minutu). Atera moldetik eta zerbitzatu. 

 


BERDEL edo TXITXARRO MARMITAKOA

Osagaiak (4 pertsonarentzat):
Tipula
2 piper berde
Piper txorizero-mamia        
Baratxuri alea
Kilo 1 patata
Kilo 1 berdel takoetan
koilarakada bat tomate saltsa
Olioa
Gatza




Jarri olioa berotzen lapiko batean. Txikitu piperrak, tipula eta baratxuria, eta bota lapikora. Frijitu. Gehitu tomate saltsa eta patatak kraskatuta. Gehitu piper txorizeroaren mamia eta gatza. Estali urarekin  eta irakin patatak bigundu artean. Azken unean, berdel takoak sartu eta sua itzali bertako berotasunean egosteko. Plater hau bezperan eginda gozoago egoten da.



TRIPAKIAK ZIZEKIN

OSAGAIAK (4 lagunentzat)
  • tripaki egosiak
  • pipermina
  • koilarakada bi piper txorizero-mamia
  • 4 koilarakada tomate-saltsa
  • zizak
  • 4-5 berakatz
  • olio, gatza
Ebaki berakatzak xerratan eta frjitu oliotan. Gehitu zizak laminetan ebakita eta pipermina zati bitan (edo zati gehiagotan, zure gustura). Utzi egiten su motelean. Zure gustura daudenean, gehitu txorizeroa eta tomate-saltsa, eta utzi egiten tartetxo batez (dastatu gatz puntua egiaztatzeko). Gehitu tripakiak eta mantendu su motelean 20 minutuz. Ahal dela, buztinezko lapikoan aterako dugu mahaira.


AJOARRIEROA
OSAGAIAK (2 pertsonarentzat)
 

bakailao zatiak gatzbakotuta (400 gr) 
tipuleta 1
piper berde 1
Lata
1 tomate
piper txorizero-mamia              
2
baratxuri
4 pikillo piper
basukada bat tomate-saltsa
pipermina (aukeran)
oliba-olioa
gatza

Zatitu piper berdea eta pikilloak dado edo tiratan. Txikitu tipuleta. Zuritu berakatzat eta txikitu zure gustura. Berotu 4 koilarakada olio lapiko zapal eta zabal batean. Frijitu baratxuria eta, eginda dagoenean, gehitu piperrak eta tipuleta. Bota gatza zure gustura eta utzi egiten 15 minutuz su motelean. Gehitu toxorizero mamia eta egin beste 5 minutuz. Gehitu bakailaoa eta pipermina, eta egin su bizian minutu pare batez. Moteldu sua, gehitu tomate-saltsa eta egin 3 minutuz. Plater hau gozoago egoten da bezperan prestatuta.




DILISTA ENTSALADA
OSAGAIAK:
  • Dilistak (egosiak eta xukatuak)
  • York urdaiazpikoa dadotan (indioilar paparra edo txerri-ukondoa ere erabil daiteke)
  • Tomate handi bat entsaladarako (dadotan)
  • Perrexila
  • Ozpin-pepinoak, txiki -txiki eginda       
  • 2 koilarakada maionesa
  • Mostaza-pikor batzuk
  • Oliba olioa
  • sagardo-ozpina
  • Gatza eta piperbeltza
Nahasi osagai hauek entsalada-ontzi batean: dilistak, york urdaiazpikoa, tomatea, perrexila eta ozpin-pepinoak.

SALTSA: Katilu batean, gatza eta piperbeltza jarriko ditugu ozpinarekin. Oliba olioa gehituko diogu zurrusta finean, eta sardexkarekin joko dugu. Maionesa eta mostaza ere gehituko ditugu.

Prestatutako saltsa honekin maneatuko ditugu dilistak.




DILISTA ETA LANGOSTINO ENTSALADA
OSAGAIAK (4 pertsona)
  • 200 gr dilista (egosiak eta xukatuak)
  • 8 langostino
  • 12 berakatz (freskoak)
  • 8 esparrago                                       
  • Azenario arraspatua
  • borraja egosia
  • 75 gr irin
  • Módena ozpina
  • Oliba olioa
  • gatza
Zatitu berakatzak eta frijitu zartagin batean. Kendu muturra esparragoei (gorde muturrak geroko) eta zatitu. Zuritu langostinoak (ez bota azala eta buruak) eta zatitu erditik, luzetara. Nahasi irina eta ur hotza, eta igurtzi langostinoak. Frijitu zartagin batean olio nahikotxorekin. Ipini sukalderako paperean olioa gal dezaten.     

SALTSA: Frijitu langostinoen azala eta buruak olio pixka batean. Ipini iragaztontzi batean eta zapaldu ondo zukua ateratzeko. Gehitu olioa eta ozpina eta ondo nahasi. Behar izanez gero, bota gatza. Gorde geroko.

Nahasi dilistak, berakatzak, esparragoak, azenarioa eta borraja. Ipini gainean langostinoak eta esparrago-muturrak, eta maneatu entsalada  egindako saltsarekin.




DILISTA ETA ARROZ HANBURGESAK

OSAGAIAK (4 pertsona)
  • 200 gr lenteja (egosiak)
  • 200 gr arroz (egosia)
  • Tipuleta 1
  • Azenario 1                                              
  • tomate-saltsa
  • Oliba olioa
  • gatza


Txikitu tipuleta eta azenarioa, eta frijitu zartagin batean. Bota gatza eta utzi epeltzen. Nahasi lentejak, arroza eta zartaginekoa. Oratu ondo ore homogeneoa lortu arte (oso trinko gelditzen ez bada, ogi birrindu pixka bat gehitu daiteke). Busti eskuak orea itsatsi ez dadin eta egin hanburgesak. Ipini olioz igurtzitako plater batean (ez itsasteko) eta frijitu zartagin batean, 4 minutuz edo, alde bietatik. Zerbitzatu tomate-saltsak lagunduta



TRES DELICIAS ARROZA
Osagaiak (2 pertsonarentzat)
200 gr arroz (hobe ale luzea)
150 gr ganba zurituta
50 gr ilar
Azenario 1                                       
Xerra 2 york
Arrautza 2
2 koilarakada soja saltsa
Koilarakadatxo 1 azukre
Oliba olioa
Gatza

Egosi arroza ohi bezala. Pasatu ur hotzean eta utzi ura galtzen iragaztontzi batean.
Ipini ura berotzen. Irakiten hasten denean, gehitu azenario osoa zurituta. Bota gatza eta egosi 10 minutuz. Utzi epeltzen eta ebaki dadotan. 
Irabiatu arrautzak, bota gatza eta azukrea, eta egin tortilla bat tolestu barik zartagin batean. Utzi epeltzen eta ebaki tiratan.
Ebaki york xerrak tiratan. 
Ipini zartagin handi bat sutan 5 koilarakada oliba oliorekin. Gehitu ganbak eta frijitu 3 minutuz. Gehitu arroza eta soja. Ondo nahasi eta frijitu minutu batez. Gehitu gainerako osagaiak (tortilla, york, ilarrak eta azenarioa). Nahasi pixka bat eta mahaira!



ARROZ TORTILLA
Osagaiak
         Arroz zuria (egosia)
         Tipula
         Berakatza
         Arrautzak                                                                
         Perrexila, piperbeltza
         Gatza
         4 xerra hirugihar
         4 xerra gazta

Frijitu tipula eta berakatza ondo txikituta. Utzi hozten. Egin lau erroilu hirugihar eta gazta xerra banarekin eta gorde geroko. Irabiatu arrautzak gatza eta piperbeltzarekin. Gehitu perrexila, arroza eta frijitu duzun tipula. Berotu zartagina olio pixka batekin eta bota nahasketa. Ipini erroilu bat tortillaren laurden bakoitzean. Utzi egiten buelta emateko prest egon arte. Eman buelta eta egin tortilla zure gustura egon arte. Bero zerbitzatu.

 




ARROZ ETA HEGALUZE-PASTEL HOTZA

Osagaiak
1/2 kg arroz zuri, egosia
300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua    
250 g tomate-saltsa
250 g maionesa
6 pikillo piper, tiratan moztua
2 eskukada oliba beltz eta berde (ahal dala, hezurrik gabe)







Arroza uretan egosiko dugu gatz, olio apur bat eta baratxuri ale batzuekin, 15 bat minutuz. Uretan pasatuko dugu almidoia kendu eta freskatzeko, eta egoste-puntuari euts diezaion. Utzi xukatzen tartetxo batez.



Aluminio edo film paperaz estaliko dugu plum-cake motako molde eder bat. Arroz geruza bat hedatuko dugu hondoan, eta hegaluze txikituaz hornituriko beste bat haren gainean (eskuz zanpatuko dugu hegaluze txikitua, harro ez dadin). Beste geruza trinko bat gaineratuko dugu ondoren, arroza oraingoan ere, eta hegaluzearen txanda izango da hurren. Txandaka beteko dugu, beraz, moldea, eta arrozarena izango da azken geruza. Ongi estutu behar ditugu geruzak, moldea kendu ostean jakia trinko ager dadin.
2 orduz edukiko dugu moldea hozkailuan, ongi tapatua, usainik ez hartzeko.



Pastela aurkeztuko dugun erretiluan kenduko diogu moldea pastelari.
Maionesaz estaliko dugu ondoren oso-osorik eta pikillo tirez eta bitan zatituriko olibez apainduko dugu pastela.



Entsalada batekin aurkeztuko dugu pastela. Jaki freskoa da hau, oso egokia udako edozein egunetarako. Bezperan egin dezakegu pastela eta hondartzatik itzultzean jan. On egin!

....


HEGALUZEA EDO ATUNA SAGARDOTAN


Mahai-lagunak:
4 lagun
Osagaiak
  • Kilo bat hegaluze edo atun.
    - Tipula bat eta 3 baratxuri ale                            

    - 1-2 tomate azalik gabe.
    - Irina.
    - Olioa.
    - Sagardo basokada bat.
Prestaketa
Moztu arraina zatitan edo xerratan, eta gorritu zartagin batean olio apur batekin, baina barrua egin-arina gera dadila. Erreserbatu.
Zartagin batean, egin tipula eta baratxuri txikituak; gorritzen hastean, bota tomate gordina txikituta, azalik eta hazirik gabe, eta egin 10 minutuz, lehortu artean. Bota koilarakada bat irin.
Bota sagardoa eta urritzen utzi (nahi bada, egindako tomatea eta pipermina bota liteke).
Saltsa loditzean, sartu arraina, berotu eta zerbitzatu.

...

LUKAINKA, TXISTORRA edo TXORIZOA SAGARDOTAN
Mahai-lagunak:
4 lagun
Osagaiak
- Lukainka, txistorra edo txorizoa.       
-Olio pitin bat.
-Basokada sagardo.

Prestaketa
Zatitan moztu eta frijitu bat eman olio tanta batekin, gorritu arte.
Kendu olioa eta bota sagardoa erabat estali gabe (erdiraino edo gutxixeago). Egosi 3 minutuz. Bero jan.




 ...


OILASKOA SAGARDOTAN
Mahai-lagunak:
4 lagun
Osagaiak
- Oilasko bat.
- Tipula bat, 2 baratxuri ale eta sagar bat.   
- Botila erdi sagardo.
- Olioa.
- Irina.
- Piperbeltza eta gatza.
Prestaketa
Zatitu oilaskoa eta bota gatza eta piperbeltza. Irinetan pasa eta gorritu oliotan. Erreserbatu.
Sobrako olioa kendu eta bota tipula bat, 2 baratxuri ale eta sagarra, ondo txikituta.
Gorritzen hasi arte egin eta gehitu oilaskoa, botila erdi sagardo eta basokada bat salda (ura saldarik ez badugu). Estali eta egin 25 minutuz su eztitan.

...

AHATE-PERNILE ENTSALADA, AHUNTZ-GAZTA ETA BASAFRUITU OZPIN-OLIOAGAZ

OSAGAIAK:
  • letxuga (arrunta edo mota batzuetakoak)
  • pakete 1 ahate-pernile xerratan
  • intxaurrak (azal barik)
  • Cherry tomateak
  • ahuntz-gazta
  • 3 neurri oliba olioa + neurri 1 ozpin balsamikoa
  • koilarada 1 ezti
  • basafruituak (arabiak, masustak, mugurdiak, eta abar)
  • gatza


    Estali plater edo azpil bat letxugagaz. Gehitu pernilea, letxuga zatien artean erdi ostenduta itxiz. Gehitu tomateak erditik ebagita. Gehitu intxaurrak.
    Olio-ozpina egiteko: nahasi olioa eta ozpina eztiagaz eskuko irabiagailu baten laguntzagaz. Ondo nahasita dagoenean, bota gatza eta gehitu basafruituak. Ondu entsalada prestatutako olio-ozpinagaz eta amaitu prestaketa gazta gehituz dadotan. 

    ...
AHATE-HEGOAK SAGARDOTAN

OSAGAIAK BURUKO:
  • 2 ahate-hego (konfitatuak)
  • sagardoa (basu erdia)
  • txalota 2
  • 100 gr txanpiñoi (xerratan)
  • perrexila, piperbaltza eta gatza                    





Txikitu txalotak. Ipini zartagin bat su motelean eta gehitu koilarada bat ahate-koipe (hegoakaz datorrena). Gehitu txalotak eta “izerditu” erre barik. Kolorea hartzen hasten danean, gehitu txanpiñoiak xerratan eta erdi-prijidu. Jarraian, gehitu hegoak eta egin minutu pare batez.
Gehitu sagardoa, gatza, piperbaltza eta perrexila, eta itxi egiten su motelean 5-10 minutuz.
Zerbitzatzeko orduan, ipini hegoak plateraren erdian eta txanpiñoiak inguruan.


...


SAGAR, MI CUIT ETA AHATE-PERNILEDUN PINTXOA

OSAGAIAK:

sagar-konpota
ogi txigortua
mi cuit
ahate-pernilea xerratan                    


Zabaldu sagar-konpota ogiaren gainean. Jarraian, ipini mi cuit xerratxo bat eta, gainean, pernilea. Eginda!

***Aholkua: mi cuit ondo ebagiteko, busti aiztoa ur berotan.

 ...

 

EUSKAL PASTELA 


OSAGAIAK
  • OREAREN OSAGAIAK:
  • 200 g gurin
  • 250 g irin
  • 2,5 g gatz
  • 100 g almendra-hauts
  • 175 g azukre
  • 2,5 g legamia-hauts  
  • 2,5 g azukre (bainillatua)
  • Arrautza handi bat

  • KREMAREN OSAGAIAK:
  • 400 g esne
  • 200 g esnegain
  • 30 g azukre
  • 30 g irin
  • 2 arrautza handi
  • 100 g azukre (bainillatua)
  •  Ron pitin bat
  • Laranja azal birrindua, apur bat

ERREZETA

OREA EGITEKO: Irina, gatza, almendra-hautsa, azukreak eta legamia ipiniko ditugu katilu batean. Ondo nahasi eta gurina erantsiko dugu, dadotan moztua, bigun xamar. Ondo nahasiko dugu guztia, atzamar puntekin. Arrautza erantsiko dugu ondoren. Ondo oratuko dugu guztia, egoki batu arte. Hozkailuan edukiko dugu orea, krema egin bitartean.

KREMA EGITEKO: Lapiko batean, esnegaina, esnea, laranja azal birrindua eta azukre bainillatua su eztian egosten jarriko ditugu. Katilu batean arrautzak azukrearekin irabiatuko ditugu hainbat minututan, nahastura loditu eta kolore zuria hartu arte. Irina erantsiko diogu ondoren. Arrautzen gainean esne irakina isuriko dugu; nahasi eta krema hau sutan jarriko dugu egosten, eragiteari utzi gabe. Irakin hasi orduko, rona gehitu eta minutu pare batez mantenduko dugu su gainean. Gero, hozkailuan gordeko dugu krema.

PASTIZA EGITEKO: Gurin bigunez eta azukrez 22 cm-ko diametro eta 4 cm-ko altuerako molde bat estaliko dugu (gutxi gorabeherakoak dira neurri hauek). Orearen erdia arrabol batez zabaldu eta moldean egokituko dugu, ondo estutuz, ertzetik hainbat cm gaindi ditzan. Krema hotza isuriko dugu ondoren orearen gainean, ondo zabalduaz, zirrikiturik geldi ez dadin bete gabe. Orearen beste erdia zabalduko dugu ondoren kremaren gainean. Egokitu eta estutuz itxiko ditugu ertzak.

Irabiatutako arrautza batez margotuko dugu gainazala, labetik ateratakoan kolore gorri erakargarri bat izan dezan. Pastiza labean sartuko dugu ( 170º-ko tenperatura / 45 bat minutu). Epeltzen utzi eta epel edo giroko tenperaturan jango dugu euskal pastiza.

 

...

SARRIENA ENTSALADA

 

OSAGAIAK:

  • Pikillo piperrak
  • Letxuga
  • Azenario arraspatua
  • Leka egosiak
  • Patata egosiak
  • Ozpinetako pepinoak
  • Atuna edo hegaluzea oliotan
  • Arrautza egosiak
  • Piper berdea txirrindola mehetan
  • Oliba beltzak


ELABORAZIOA

Azpil zabal baten (edo bakoitzaren platerean), ipini letxuga zatiak, azenarioa, lekak, arrautza zatituta eta patatak txirrindoletan.  

Zatitu piper berdea txirrindola mehetan eta zabaldu entsaladaren gainean. Gaineratu atuna eta olibak. 

Txikitu pikilloak eta pepinoak, eta prestatu ozpin-olioa gatza, ozpina eta oliba olioarekin.  

Ondu entsalada  mahairatu orduan.

...

Antxoa-pintxoa gazta eta piperrekin

Osagaiak :

Bi antxoa
Gazta freskoa (75 g)
Piper berde bat
Pikillo piper bi
Tomate bat
Olioa
Ogia

Elaborazioa :

Hasteko, tomatea txikitu eta, ondoren, xigortutako ogi-xerra tomateaz igurtziko dugu. Jarraian, gazta zati mehea jarri gainean.

Geroago, piper berdea eta pikillo piperra gehitu (tiratan zatituta), olio pitin batekin zartaginean apur bat erre ostean.

Azkenik, antxoa bat jarri piperren gainean, pintxoaren erdialdean.
(Iturria: Gazte Aukera)

 

2 iruzkin: