2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

AZKEN SARRERA

Gaurkoan Eneko Unzalu bitxigilearen lana erakutsi gura deutsuegu. Eneko apur bat gehiago ezagututeko, hona hemen blog batean topau dogun berari buruzko aitamentxoa.
"Forestal ikasi eta bitxigile amaitu du Enekok, baina burua betidanik basoan izan duen gizon honek bere bitxietan irudikatzen du naturari dion maitasuna. Testuretan edo naturako egituretan izaten du abiapuntua. Zerbait gustoko duenean, bere tailerrera ideia horrekin abiatu eta materialarekin hasten da lanean. Hau da bere lanaren hasiera, testura egokia sortu. Ez du marrazkirik egiten eta formaren lanketa honek helmuga desberdinetara eramateko gaitasuna dauka, ideia batekin hasi eta beharbada beste ideia batekin amaitu"




 https://www.facebook.com/zazpihaizetara.arratia/?fref=ts

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina