2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

AZKEN BARRIAK

JAKIAK: Ezagunak eta ezezagunak!

OTZARAK: Argazki gehiago bildumarako!

ERREZETAK: Lau errezeta igo doguz.
***Aurreko errezeta orria ez dabil ondo, beraz, beste orri bat zabaldu dogu. Ea arazoa konpontzea lortzen dogun!

EUSKAL JANTZIAK: Oraingoan, modelo batzuk eta guzti!

ARTISAUTZA: Danerik apur bat!

*** Euskal Herria Kooperatibako esnea babesteko kanpainarekin jarraitzen dogu. Kontsumitu daigun geure baserrietako esnea!!!
*** ERRIGORA kanpainako olioa harrera ona izaten ari da, beraz, gehiago ekarri beharko dogu! Olio bikaina izateaz gain, badakizue: "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!" Eskerrik asko erostera hurreratu zarien guztioi!!!

Asteburuko gertaera tamalgarrien aurrean, Zazpi Haizetarak bat egiten dau Igorreko Jai Batzordeak ataratako oharragaz:

Domeka goizaldean gertaera nazkagarriak bizi izan doguz. Batetik, kotxe-gidari batek bi pertsona kolpatu eta ihesean joan da; eta bestetik, kutxilloz zauritu bat izan da.
Zaurituei gure besarkadarik beroena.
Kaltea egitera etxetik urtetan dozuenori oharra: eskatu laguntza, zuonak kontsultan dauko tratamendua, ez kalean.
Zoriondu gura doguz festa giroan egonda zaurituak artatu dituezan igorreztarrak. Harro gauz holango auzotarrakaz biziteaz.
Jai Batzordetik gogoratu gura dogu: jaiek gozatuteko dira! Egunerokotasunetik urten eta lagunartean ondo pasetako egunak.
Jaiek herritik eta herrientzako maite doguzelako, segidu parte hartzean eta gozatuten!!

Igorreko Jai Batzordea