2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

AZKEN BARRIAK



MARAKAtik mezu hau ailegatu jaku. Animatu eta parte hartu! :)

“ Tokiko kontsumo jasangarriaren inguruko ikerketa bat egiten gabiz Marakan Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegiak programaren barruan (nahi izanez gero, hemen informazio gehiago).

Honen harira, datorren astean sormen tailer bat antolatu dogu, Arratian bertako kontsumo jasangarria bultzatzeko ideiak sortzeko asmotan. Mezu honen bitartez gonbidapena bidaltzen dizuegu datorren otsailaren 18an arratsaldeko 18etan Igorreko Kultur Etxean (ikasgela azpiko gelan) egingo dogun saiora.

Bestalde, Arratiako herritarren kontsumo jasangarriaren inguruko iritziak jasotzen gabiz ikerketan erabiltzeko. Hau dela eta, galdeketatxo bat pasatzen dotzuegu era anonimoan betetzeko. Errez erreza! Hemen linka

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!! “

MARAKA
People Centered Innovation
Pertsonetan Zentratutako Berrikuntza
InnovaciĆ³n Centrada en Personas

2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

AZKEN SARRERA

Esne freskoa enkarguz ekarten hasiko gara, behi eta ardi-esnea. Jatorria: Karrantza eta Zigoitia, hurrenez hurren. Jasotzeko eguna: barikua. Interesatuta egonez gero, pasau ZAZPI HAIZETARAtik. Eskerrik asko.

JAIA katilua: Eskegi lepotik eta gozatu aratusteak zure JAIA katiluagaz! Modu eraginkorra hondakin gitxiago sortzeko!
Athletizale batentzako detalle polita!

Lepoko berotsua!  

ERREZETA: Kuskus entsalada.

2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

AZKEN BARRIAK


BIDE BERRIAK: Zer pentsatu emoten dauen dokumentala. Ikusi beharrekoa!

KONTSUMO-TALDEA: Sasoiko barazkiak baserritik etxera eroan gure dozuz? Ba, orduan, parte hartu Arratiko kontsumo taldean! Modu ezin hobea barazki freskoak jan eta bertoko baserritarren lana babesteko! ZAZPI HAIZETARA batzeko puntua dekozu martitzen arrastietan.



JAKIAK: ONENA espeziak eta KANTXA basaran-likorea.

ERREZETAK: Aratusteko tostadak.

OTZARAK: Hainbat argazki.

EUSKAL JANTZIAK: Jantziak, tokilla eta mendigoizaleak.

ARTISAUTZA: Euskal kutxa, zeramikazko bitxigintza, larrua ...